SARRERA

Osasun-krisiarengatik bizitzen ari garen salbuespenezko egoera dela eta, estresa, kezka, beldurra, ziurgabetasuna, ezintasuna eta abar bizitzen ari gara, gure bizitzekin modu berean jarraitzeko ezintasunarekin batera.

Esperientzia berri honek, gainera, eragina izan du hainbat komunitatetako bizikidetzan, eta gatazkak sortu dira, pertsonen ongizatea babesten duen kudeaketa egokia beharrezkoa izanik.

Ezohiko egoera honen eta gerora sor dezakeenaren aurrean, erresilientzia, ikaskuntzak sortzeko ezinbesteko tresna bihurtzen da; era berean, biziraupen hutsetik haratago, ikaskuntza horiek elkarbizitzarako funtsezko balioen gainean sortzeko aukera dago, horietan oinarritu ahal izateko, hala nola autokontzientzia, lankidetza edo iraunkortasuna.

Baina orainaz haratago, egia da gaur egun bizi dugun errealitateak jarduera, aldaketa eta indibidualtasun maila handia duela ezaugarri, Zygmunt Baumanek errealitate “likidoaren” kontzeptuarekin deskribatzen duen bezala.

Errealitate likido honek larritasuna eragiten die pertsonei, ezegonkortasun-dosi handiak jasanez eta bizitzan moldatzeko paradigma propioak eraikitzeko erronka suposatuz. Norberaren nortasunari, gizarte-interakzioei eta bizikidetzari eragiten die, zalantzarik gabe.

Horregatik, proposamen honek espazioa, laguntza eta baliabideak eskaini nahi ditu erresilientzia modu irekian garatzen laguntzeko eta gizartearentzat eskuragarri izanik, gure banakako eta gizarteko uste sendoak berreraikitzera inoiz baino gehiago gonbidatzen gaituen testuinguru eta aro honetan.

FORMAKUNTZA HASTEN DA

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux